2. Lankidetza-proiektuak
– Arartekoaren mapak
Honako hau geolokalizazio proiektu bat da, parte hartuz edo elkarlanean mapak eratzeko, herritarren, elkarteen herri-administrazioen eta Arartekoaren artean.
Software askean garatutako teknologia baten bidez, proiektu bat garatu da, internet bidez, mapa bisual eta interaktibo batera sartzeko aukera eskaintzen duena. Mapa horrek erabilgarritasun handiko informazioa eskaintzen du aniztasun funtzionala duten pertsonentzat garraio publikoen sistemetara fisikoki, psikikoki edo sentsorialki iristeko (Arartekoaren Txosten Berezian egindako diagnositik lortutako informazioa), Erkidegoko liburutegi publikoen inguruan (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eskainita) eta baliabide turistikoei buruzkoa (Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eskainita).
Interneten ikusgai dago http://mapak.ararteko.net/ helbide publikoan, software askean egindako aplikazio informatiko baten bitartez, eta doan deskarga daiteke, informazioa eta datuak formatu irekietan dituela.
Une honetan, informazioa ematen duten 1.405 baliabide dadue kargatuta.
Proiektu hori Arartekoak baliabide informatiko propioak berrerabiltzearen alde egindako apustuaren aplikazio praktikoa da. Gainontzeko erakunde laguntzaileek partekatu nahi izan zuten eta gainera, formatu irekietan egin nahi izan zuten aprobetxamendu hori edozein interesdunek egin ahal izateko, onura komunean zein herritarren onurarako. (ikusi III.3. kapituluko III.4 atala)
– E-inklusioari eta herritarren parte-hartzeari buruzko txosten berezia
Arartekoaren txosten berezi hau (ver capítulo IV. apartado 3.2) egitea zela eta, 2012an barrena, metodologiaren funtsezko zati gisa, elkarrekintza eta lankidetza sustatu da bai txostenean parte hartu duten aditu, gizarte-eragile, elkarte eta abarrekin, bai herritarrekin oro har. Horretarako, osatzen ari diren ideia indartsuak eta diagnostikoak partekatu dira, informazioa eta elkarrekin sortu eta lan egitearen gizarte-kultura aberasteko asmoz. Honako baliabideak erabili dira:
– Gizarte sareak
– Arartekoaren blogak
Zenbaitetan, erakundeak herritarrei zabaltzeko bidea izan litezke erakundeetan egunero edo gertakari baten harira baliatzen den ezagutza partekatzeko modua ematen duten estrategia eta bitartekoak. Helburu horixe dute gure
blogek.
2012an Ingurumenaren Foroa (esteka irudiaren gainean) arlo honetan sortzen ari den informazioa hedatzeko tresna garrantzitsutzat finkatu da, baita honi lotuta Arartekoak esaten dituenak hedatzeko ere, eta bereziki ingurumenaren defentsako elkarte eta erakunde erreferenteekin harremanak izateko eta elkarte eta erakunde horietara gerturatzeko; ingurumen arloko informazioa eskura izate eskubidearen eremuan egindako ekarpenak eta lankidetzak azpimarratzen dira.
Blog hauetan edo gizarte-sareetan kudeatzen diren harreman batzuk Arartekoaren erregistroetan sartzeko beharra dela eta, 2012ko azaroaren 16an Arartekoak ebazpen bat eman zuen eta horren bidez fitxategi berriak sortu eta adierazi ziren Datuak Babesteko Euskal Bulegoan.